Abonuak

Abonuak

Ez, eta hori egitea falta oso larritzat sailkatuta dago KUEren zehapen-araubidean; hortaz, txartela kendu ahalko zaio titularrari, bai eta KUEren azpiegituretara sartzea debekatu ere.




Kasu horretan erroldatu ez daudenei ezarritako kuota ordaindu beharko dute. Izan ere, familiako kide guztiek Basaurin erroldatuta egon behar dute, erroldatuentzako kuota ordaindu ahal izateko.




Oso erraza da: abonatua izan behar duzu, zure banku-datuak jakin behar ditugu, eta osasun-txartelaren ziurtagiriaren bitartez nor zaren egiaztatu beharko duzu.




Jakina, hauxe da egin behar duzun guztia: beraren datuak guri jakinarazi eta kuota-mota bien arteko aldea ordaindu.




Ez, inola ez. KUEko abonatuen kuota ordaindu ondoren ezin izango duzu baja eskatu, ezta txartelaren titulartasuna beste pertsona bati transferitu ere.




Ez, norberarena eta besterenezina da. Txartela beste pertsona bati uztea falta oso larritzat sailkatuta dago KUEren zehapen-araubidean; hortaz, txartela kendu ahalko zaio titularrari, bai eta KUEren azpiegituretara sartzea debekatu ere.




Kasu horietan ezin dugu txartela automatikoki berritu. Kuota helbideratu aurretik, hobari hori jasotzeko baldintzak betetzen dituzula egiaztatu beharko duzu.




Batez ere, erosoago, arinago eta gardenago delako, gainera KUEri lotutako ordainketa guztiak helbideratu ahalko dituzu automatikoki. Eta abonatua izateko kuotari dagokionez, gutun bat bidaliko dizugu, eta bertan kuotaren prezioa, datuak aldatzeko edo baja eskatzeko (ados ez bazaude) argibide errazak azalduko dizkizugu.




Eskura ordaintzea; diru-sarrera kontuan egitea eta ordainagiria KUEren bulegoetan aurkeztea; edo kuota banku edo kutxa batean helbideratzea.




Ordainketa egin ondoren, semeak edo alabak 18 urte betetzen baldin ditu, egutegiko urte horretan jarraitu ahal izango du familia-txarteleko kidea izaten. Hurrengo urtean familia-txarteletik bereiziko da, eta banakako txartel bat eskuratu beharko du. Hala ere, txartel hori ez zaio automatikoki egingo, berariaz eskatu behar baita.