2019-20 DENBORALDIA


NEGUKO KIROL-KANPAINA 2019/20: EGITARAUA

 

Joan da uda, eta, neguko denboraldi osoa aurrean daukagula eta, jarduera-egitarau bat prestatu dugu, kirolak «zure atal bat» izaten jarraitzeko.

 

Batetik, ur-jarduerak eskainiko ditugu: 6-18 hilabeteko haurtxoentzako hastapen-ikastaroak, igeriketa-ikastaroak, triatletentzako entrenamendua eta uretan egiteko gimnastika (aquagym eta aquabike).

 

Bestetik, gimnastika-pista eta -aretoetan ikastaro erakargarri asko antolatu ditugu: adin guztietarako tenisa eta padela, pilates, gimnastika hipopresiboa, power tono eta zumba, besteak beste.

Eta, nola ez, fitness-muskulazio gimnasioak martxan jarraituko du, eta «Fitness Plus»ek, «lurra» programarekin konbinatutako bertsioak, ere bai.

Ezin ahaztu adinekoentzako heziketa fisikoko programa: ia 30 urte daramagu jarduera horrekin!

Azkenik, LARUNBATetarako jarduera solteen egitaraua eskainiko dugu berriro, aste barruko jarduera fisikoa osatzeko eskaintza zabalarekin: CicloPower, Fitcircuit… Gainera, abendurako saio berezi bi antolatu ditugu, Zumbatoia eta Spinitoia, eta espero dugu kirolari asko hurbiltzea.


Badakigu kirola zure atal bat dela. Zatoz Basauri Kirolakera eta ekin gustukuen duzunari!

 

 

Facebook Share Twitter Share