ImagenNoticia

15/09/2020 12:01

3. ADINEKOENTZAKO JARDUERA FISIKOA BERRABIARAZIKO DUGU

todos2

Adinekoentzako jarduera fisikoari berrekingo diogu ingurune kontrolatu eta seguru batean, gimnasiako ohitura osasungarriei berriro heltzeko.
Behin-behinean, jarduera Artunduagako pabiloian egingo da, dagozkion higiene-neurriei eutsiz eta ahalik eta jarduera gehien aire zabalean egiten saiatuz.
Ikastaroaren programazioa eta dinamika aldatuko dira edukiak eta programazio bat emateko, jarduera fisikoari eutsi ahal izateko konfinamendu berri bat egonez gero.
Jarduera fisikoari berriz ekiteak funtsezko onura fisiko eta psikikoak ekarriko dizkie adinekoei, konfinamendu, bakardade eta jarduera fisikorik gabeko aldi baten ondoren.
Aurreko ikasturteetan izena eman dutenen izen-ematearen hasiera: irailaren 17a , Artunduagako kiroldegian
Izena emandako berriak 2020/09/26tik aurrera abonatuak eta ez abonatuak 2020/09/28


Honekin batera doa 3 adineko ikastaroen programa

 



Atzera joan







basauri

Basauriko Udala ©2020