Martxoan zehar, global fitness, zumba eta indoor zikloa egiteko aukera izango duzue doan.
Basauri Kirolaken normaltasunera itzultzeko etapak betetzen ari gara. Orain beste urrats bat eman nahi dugu, jarduera dinamikoagoak berreskuratuz, baina osasun-segurtasuna alde batera utzi gabe.
Martxoaren 8tik aurrera, kirol-jarduera hauek eskainiko ditugu berriro:
• Global Fitness
• Zunba
• Indoor zikloa
Jarduera horiek gomendatutako osasun-jarraibideekin berrestreinatuko ditugu:
• Edukiera mugatua
• Maskara erabiltzea, barne-espazioa delako
• Pertsonen arteko distantzia
• Espazioa aireztatzea
Martxoan zehar, doakoak izango dira klaseak, eta harreran edo interneten eman ahal izango duzu izena.
Interneten bidez izena emateko, saio solte botoia erabili (igerilekuaren erreserbaren ondoan dagoena)
Apiriletik aurrera, ikastaroak hileko ohiko formatura itzuliko dira.
Eskainitako ikastaroak
IKASTAROA |
EGUNAK |
ORDUAK |
INSTALAZIOA |
KOPURUA |
ADINA |
GLOBAL FITNESS |
AAz |
10:30-11:30 |
ARTUNDUAGA |
12 |
+16 |
ZUNBA |
AAz |
17:30-18:30 |
ARTUNDUAGA |
12 |
+16 |
INDOOR ZIKLOA |
AAsO |
19:00-20:00 |
ARTUNDUAGA |
12 |
+16 |
Gainera, martxoaren 14tik, Artunduaga kiroldegia igande arratsaldez zabalduko dugu. Honela, igerilekua eta pistak erabiltzeko aukera gehiago izango da.