Arau berriak kirolean
Argitaratu da 23/2021 Dekretua, maiatzaren 7koa, Lehendakariarena, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzkoa, prebentzio-neurriak eguneratzen dituena.
Jarduera fisikoari eta kirolari eragiten dieten neurrietan ez dago aldaketa aipagarririk, baina bai instalazioak irekitzeko ordutegian.
Hori dela eta, maiatzaren 13tik (osteguna) aurrera, Artunduaga kiroldegiaren ordutegia 22:00ak arte luzatu egingo da astelehenetik ostiralera. Aldaketa hori dela eta, igerilekua, frontoiak, padel eta teniseko pistak 21:00etatik 22:00etara erreserbatu ahal izango dira, eta Artunduagako fitness gimnasioaren eta atletismo pistaren ordutegia ere luzatu egingo da.
Gogoratzen dugu indarrean jarraitzen dutela prebentzioari buruzko arau orokorrek, besteak beste:
• Edozein kirol-jardueratan, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, igerilekuetako bainuan izan ezik.
• Kirol-espazioen erreserba (tenisa, padela eta frontoia) gehienez 6 pertsonatako taldeek egin dezakete.
• Kirol-espazioetan baimendutako edukiera %50a da.
• Aldagelek %35eko edukiera izango dute gehienez, eta dutxak banaka erabili beharko dira. Gomendatzen da ez erabiltzea ez aldagelarik ez dutxarik.