ABONUAK, IGERILEKUAK, IKASTAROAK...
Uda iritsi da, eta, harekin batera, Basauri Kirolakek zenbait berrikuntza jartzen ditu zure eskura instalazio eta zerbitzuetan.
Hona hemen garrantzitsuenak:
Ekainaren 12tik irailaren 12ra, egunero irekiko dira estali gabeko igerilekua eta solariuma.
Denok dakigunez, COVID-19ak edukiera mugatzera behartzen gaitu, eta, beraz, bi txandatan izango da zabalik: bata goizeko 10:00etatik 15:00etara, eta bestea arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara. (Irailean 20:30ak arte).
Txanda bakoitzean, sartu ahal izateko, aldez aurretiko hitzordua hartu beharko da.
Abonatuek aurreko egunetik txanda hasten den ordura arte erreserba dezakete, web bidez (HEMEN).
Gainera, sarrera kopuru bat egongo da salgai txanda bakoitzean abonatu ez direnentzat. Sarrera horiek aurreko egunean erreserbatu beharko dira, web bidez (HEMEN), eta erreserba horrekin sarrera erosi ahal izango da, leihatilan ordainduta.
Irekita dago sei hileko abonua edo udako bonoa lortzeko epea. Horrek, igerileku-erreserbak egiteko aukera emango dizu. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo albiste honetara.
Uztail, abuztu eta irailean hainbat jardueratako ikastaroen eskaintza dago: igeriketa, aquagym, ziklo indoor, zumba, tenisa, padel… HEMEN kontsulta dezakezu programazioa.
Neguko erabilera-modu berari eusten diogu, ordua hartzeko txandekin eta aurretiko hitzorduekin. Uztailean 2. igerilekua itxiko dugu, eta abuztuan desinfekzio-lan orokorrak egiten direnez, egun batzuetan 1. igerilekua itxita egongo da, baina 2. igerilekua zabalduko dugu tarte horretan. Abonatuek aldez aurretiko hitzordua hartzeko erreserba egin dezakete HEMEN