logo
imagen de la noticiatodos2 29/06/2021 11:12
UR JARDUERAK: 2021 UDAZKENA
Informazioaren aurrerapena

Uda hasi berri dugun arren, Basauri Kirolakek udazkenean eskainiko duen ur-jardueren programaren berri ematera gatozkizue.  Eskaintza hori 2021-22ko denboraldiaren barnean sartuko da.

Programak osasun-araudiek baldintzatuta jarraitzen du oraindik. Horrexegatik, egitura eta araudi berberak mantenduko ditu, jarduerak aurrera eramateko aproposak izan baitira azken hiletan.  Gehien mugatzen gaituen araua aldageletako kopurua da, eta pandemiaren eboluzioa positiboa izan beharko da, dekretu berri malguagoak ezarri eta dagozkion aldaketak egiteko.

Urtean zeharreko eskarmentua eta osasun egoera ikusita, baikorrak gara eta uste dugu datorren udazkeneko zerbitzua baldintza berberetan edo hobeetan eskaini ahal izango dugula.

Haurrentzako eskaintza berdin mantentzen dugu, asteroko saio baten maiztasunez.

Zozketetarako izen-ematea Internet bidez ere egongo da eskuragarri.

Honekin batera doakizue ikastaroen egiturari buruzko informazioa, izena emateko modua eta egutegia, eta ordutegi guztiak biltzen dituen dokumentua.

 

Era berean, haurrentzako jarduerak, bereziki, modu seguruenean egiteko gomendioen dokumentu bat erantsi da.

Gogoan izan izen-emateak uztailean hasiko direla.

 

  • Adingabeentzako zozketetan izena ematea:

Horretarako, nahikoa da familiako kide heldu bat webgunean erabiltzaile gisa erregistratzea, eta FAMILIA-UNITATEA aukera erabiltzea adingabea erregistratu  eta erreserba egiteko.

Zozketa "Jarduerak/Beste jarduera batzuk" menuan eskaintzen da.

Kontsultatu hemen erregistratzeko jarraibideak.

Atzera

Basauriko Udala ©2020

Síguenos en: