Uda igarota, egunerokotasunean murgiltzen ari gara berriro. Errutina sozialak eta lanekoak itzultzen dira, eta, horiekin batera, kirolera eta jarduera fisikora itzultzeko aukera.
Oraindik ere zenbait jarraibide mantendu behar ditugu —maskara, segurtasun-distantzia eta edukiera mugatuak ardatz hartuta— pandemiaren kontrola sendotzeko, baina BASAURI KIROLAKek aukera ematen dizu bere zerbitzu eta ikastaroen katalogoarekin kirol-jarduerara bueltatzeko.
INSTALAZIOAK IREKITZEA:
- ARTUNDUAGA:
- Ordutegi orokorra: al., ar., az. ,og. ,or., 7:00-22:00; eta lar. eta ig., 09:00-14:00 eta 16:00-20:00.
- igerilekuko ordutegia: ordutegi orokorra
- igerilekuko ordutegia: al., ar., az., og., or., 07:00-10:00.
- Fitness aretoa: instalazioaren ordutegia.
- URBI:
- Ordutegi orokorra: al., ar., az. ,og. ,or., 09:00-14:00 eta 16:00-22:00; lar., 09:00-14:00 eta 16:00-20:00; eta ig., 09:00-14:00.
- Sauna ere, berriro zabalik. Edukiera mugatua du, eta maskara nahitaez erabili behar da.
KIROL-IKASTAROEN PROGRAMAK:
Basauri Kirolakek jarduera-programa zabal bat proposatzen dizu. Besteak beste, honako jarduera hauek eskaintzen dizkizu:
- LURREKO JARDUERAK: jarduera sorta zabala dago. Hala nola, INDOOR ZIKLOA, ESKALADA, GAP, GIMNASIA ZUZENTZAILEA, GIMNASIA HIPOPRESIBOA, GIMNASIA ERRITMIKOA, GLOBAL FITNESS, PATINAJEA, PILATES, POWER TONO, ERRAKETA-KIROLAK (TENISA, PADELA), YOGA, ZUMBA…
Hemen klikatuta, ordutegiei, prezioei eta izena emateko datei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu. Kontsultatu izena emateko epeak. Bazkideentzat, izen-emate berriak irailaren 20an hasiko dira. Eta, ikastaro batzuetan ekainean apuntatuta zeudenek izena berritzeko epea aurrerago izango da.
- SENIORRENTZAKO JARDUERA FISIKOAK: Basauri Kirolakek adinekoentzako jarduera fisikoen urteko egitarau ezin hobea eskaintzen du. Klikatu hemen informazio osoa eskuratzeko.
- URETAKO JARDUERAK: badira egun batzuk uretako jardueretan izena emateko epea zabalik dagoela. Hona hemen ikastaroen programa osoa: igeriketa adin guztietarako, AQUAGYM, AQUABIKE...
- FITNESS-MUSKULAZIOA: Urbi kiroldegia irekitzearekin batera, zerbitzu-ordutegia ere handitu da.
KIROL-PISTAK ALOKATZEA:
- Gaur egun, kirol-pistak alokatu daitezke (tenisa, padela, frontoia, pabiloia). Baimendutako gehieneko taldeak 10 lagunekoak dira, eta, pista itxia bada, maskara erabili behar da, une oro.
ROKODROMOA-BOULDERRA:
- Uztailetik berriz zabalik: bueltan dira ohiko ikastaro eta erabilerak. Ingurune itxia denez, derrigorrezkoa da maskara erabiltzea.