ImagenNoticia

14/09/2021 12:01

EZ DA BEHARKO IAURRETIAZKO HITZORDURIK HARTZEA ARTUNDUAGA KIROLDEGIKO BARRUKO IGERILEKUA ERABILTZEKO

todos2

IRAILAREN 16TIK AURRERA (OSTEGUNA)

Basauri Kirolakek erabaki du irailaren 16tik aurrera (osteguna) bertan behera uztea aurretiazko hitzordua hartzeko beharra, Artunduaga kiroldegiko barruko igerilekua erabiltzeko. Uda garaia izaten da igerilekura jende gehien joaten den sasoia, eta, garai hori igarota, udal kiroldegiko arduradunek erabaki dute dagoeneko ez dela beharrezkoa igerilekurako aurretiazko hitzordua hartzea. Erabaki hori hartu dute pandemiaren bilakaera ikusita, aintzat hartuta txertatutako herritarren ehunekoa altua dela eta jendeak jaramon egiten diela COVID-19tik prebenitzeko jarraibide orokorrei (eremu itxietan maskara erabiltzea eta segurtasun-tartea zaintzea), eta barruko igerilekuko erabiltzaileen kopuruari erreparatuta —aurreko urteetako eta azken hileotako zenbakietan oinarrituta—.

Aurretiazko hitzordurik egongo ez den arren, indarreko prebentzio-arauak betetzen jarraitu beharko dute erabiltzaileek: maskara erabili beharko dute une oro (uretan daudenean izan ezik), beste erabiltzaileekiko segurtasun-tartea zaindu beharko dute, eta gune bakoitzerako ezarritako edukiera errespetatu beharko dute.

Baliteke une batzuetan ezin igerilekura sartzea, gehienezko edukiera beteta dagoelako; baina Basauri Kirolakek uste du noizbait hori gerta daitekeen arren, erabiltzaileentzat onuragarriagoa izango dela aurretiazko hitzordurik hartu behar ez izatea eta ordutegi-askatasuna edukitzea (izan ere, gehien-gehienetan, igerilekua erabili ahalko dute).

Osasun-egoerak okerrera egin eta murrizketa berriak ezartzen badira, igerilekua erabiltzeko gaur egungo baldintzak berrikusiko ditu erakundeak.



Atzera joan







basauri

Basauriko Udala ©2020