ImagenNoticia

07/04/2022 12:01

EMAKUMEENTZAKO KALISTENIA BASAURIN

todos2

Ekainaren 4an, goizez, Bizkotxalde parkean, hastapena eta hobekuntza.

Kalistenia ariketa fisikoa egiteko sistema bat da, norberaren gorputz-pisua erabiltzen duena.Kalistenia hitza Kallos (edertasuna) eta Sthenos (indarra) hitzgrekoetatik dator, eta azken finean, muskulu-talde desberdinak indartzeko kirol-jarduera da.Hori garatzeko, badira kalistenia-parkeak, “barra-parke” izenarekin ezagutzen direnak. Parke horiek tresna-multzo bat dute, eta bertan dominatu-barrak, eraztunak, barra paraleloak eta abar egon daitezke.

Ekainaren 4an, larunbata, Bizkaiko Foru Aldundiak masterclass bat antolatu du Basauriko Bizkotxalde parkean, emakumeek emakumeentzat prestatua.Masterclass horretan egiaztatu ahal izango da jarduera hau emakumeentzat guztiz egokia dela. Halaber, aukera ezin hobea izango da.diziplina horri lotu ahal zaizkion estereotipoak eta genero-rolak guztiz ezabatzeko

Masterclass hori bi kategoriatan banatuko da:

1- Hastapena (10:30-12:30): Hauxe izango da zure aukera oraindik Kalistenia egin ez baduzu, tarteka egin baduzu edo duela gutxi hasi bazara.

2- Hobekuntza (12:30-14:00): Hauxe izango da zure aukera, diziplina horretan entrenatzen denbora asko eman baduzu, eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu.

 Jarduera hori zertan den ezagutzeko jakin-mina duen emakumea bazara, hasierako saioan eman dezakezu izena .

Dagoeneko horrelako jarduerak ezagutzen badituzu, baina gehiago sakondu nahi baduzu, hobetzeko saioa oso egokia da ariketa eta zailtasun berrietan murgiltzeko. Saioa espezialistek zuzenduko dute.

-Hona hemen jardueran izena emateko esteka

-Gainera, Bizkotxaldeko Kalistenia parkearen geolokalizazioa erantsi dugu

-Jarduera horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, Kalisteniako informazioa eta bideoak biltzen dituen esteka erantsi dugu



Atzera joan







basauri

Basauriko Udala ©2020