castellano  euskera   
logo

imagen de la noticiatodos2 13/12/2022 11:12
Gabonetako jarduera programa
www.basaurikirolak.eus

Basauri Kirolak-ek eta Basauriko hainbat klubek jarduera ugari antolatu dituzte urtea agurtzeko eta kirolaz gozatzeko. Horietako batzuek (0) edonork parte hartzeko edo kirolak probatzeko aukera ematen dute. Beste batzuetan, kirolariek denboraldian zehar egin dituzten aurrerapenak ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Beraz, animatu nahi zaituztegu 2022ko Gabonetako jarduera programa honetan parte hartzera.

Kontuan izan:  (0) jarduerek ez dute esperientziarik eskatzen izena eman ahal izateko.

PARTE HARTZEKO ESKOLA JARDUERAK

ESKALADA (0)

Abenduak 23, ostirala

17:00-18:30

Artunduaga Kiroldegia

Adina: 4-12 urte
Boulderra ezagutzeko eta eskaladari beldurra kentzeko aukera bat instalazio seguru batean.
Eman izena cbenitez@basauri.eus helbidean, abenduaren 19a baino lehen. (Bidali izena, jaioteguna eta txanda (1. 17:00 edo 2. 17:45)

 

ATLETISMO JARDUNALDI IREKIA (0)

Abenduak 28, asteazkena.

11:00-13:00

Artunduaga Atletismo Aretoa

Adina: 8-14 urte
Lasterketa-probak, luzera-jauzia, erreleboak egingo dira… Atletismoa probatzeko modu bat. Izena eman mikelosaka@gmail.com helbidean abenduaren 19a baino lehen. (Bidali izena eta jaioteguna)

 

IRRISTAKETA DIBERTIGARRIA (0)

Abenduak 21, asteazkena

17:30 -19:00

Artunduaga Kiroldegia

Adina: 8 - 14 urte
Jardunaldi irekia, irristatzeko oinarrizko maila behar da. Jolasak eta trebetasun-probak egingo dira.
Eman izena basroller@gmail.com helbidean, abenduaren 19a baino lehen. (Bidali izena eta jaioteguna)

 

MAHAI-TENISA LEHIAKETA IREKIA (0)

Urtarrilak  7, larunbata

10:00-13:00

Urbi Kiroldegia

Adina: 8 - 14 urte
Mahai-tenis txapelketa irekia, Basauriko Mahai Tenis Klubaren laguntzarekin
Izena eman info@ctmbasauri.com helbidean abenduaren 19a baino lehen

 

GIMNASTIKA ERRITMIKOA ERAKUSKETA

Abenduak 23, ostirala

17:00-19:00

Urbi Kiroldegia

Basauri Kirolak-en dabiltzan gimnastika erritmiko taldeek erakutsiko dute ikasturtean egindako lana.

 

CLUB NATACIÓN BASAURI SARIA

Abenduak 24, larunbata

10:00 -12:00

Artunduaga Igerilekua

Basauri Igeriketa Taldeko barneko lehiaketa.

Informazio gehiago: clubnataciónbasauri@hotmail.es

 

ESKUBALOI  TXAPELKETA

Abenduak 26, astelehena, eta  27, asteartea

9:00-14:00

Artunduaga Kiroldegia

Adina: 8-14 urte
Kategoriakako txapelketa, Basauri Eskubaloiko Base Klubak koordinatua. Informazio gehiago ebbasauri@gmail.com helbidean

 

SASKIBALOI TXAPELKETA

Abenduak 28, asteaskena, 29, osteguna

9:00-14:00

Urbi kiroldegia

Adina: 6-14 urte
Kategoriakako txapelketa, Basauriko Saskibaloi Klubak koordinatua.
Informazio gehiago: bskbasauri@gmail.com

 

PILOTA TXAPELKETA

Urtarrilak 3, asteartea, eta 4, asteazkena

9:00-14:00

Artunduaga kiroldegia

Adina: 6-14 urte
Kategoriakako txapelketa, Bidebietako Pelotazale Sozietateak koordinatua.
Informazio gehiago: bidebietapilotaeskola@gmail.com



Atzera joan