www.basaurikirolak.eus
Basauri Kirolak-ek eta Basauriko hainbat klubek jarduera ugari antolatu dituzte urtea agurtzeko eta kirolaz gozatzeko. Horietako batzuek (0) edonork parte hartzeko edo kirolak probatzeko aukera ematen dute. Beste batzuetan, kirolariek denboraldian zehar egin dituzten aurrerapenak ikustera gonbidatzen zaituztegu.
Beraz, animatu nahi zaituztegu 2022ko Gabonetako jarduera programa honetan parte hartzera.
Kontuan izan: (0) jarduerek ez dute esperientziarik eskatzen izena eman ahal izateko.
PARTE HARTZEKO ESKOLA JARDUERAK
ESKALADA (0)
Abenduak 23, ostirala
17:00-18:30
Artunduaga Kiroldegia
Adina: 4-12 urte
Boulderra ezagutzeko eta eskaladari beldurra kentzeko aukera bat instalazio seguru batean.
Eman izena cbenitez@basauri.eus helbidean, abenduaren 19a baino lehen. (Bidali izena, jaioteguna eta txanda (1. 17:00 edo 2. 17:45)
ATLETISMO JARDUNALDI IREKIA (0)
Abenduak 28, asteazkena.
11:00-13:00
Artunduaga Atletismo Aretoa
Adina: 8-14 urte
Lasterketa-probak, luzera-jauzia, erreleboak egingo dira… Atletismoa probatzeko modu bat. Izena eman mikelosaka@gmail.com helbidean abenduaren 19a baino lehen. (Bidali izena eta jaioteguna)
IRRISTAKETA DIBERTIGARRIA (0)
Abenduak 21, asteazkena
17:30 -19:00
Artunduaga Kiroldegia
Adina: 8 - 14 urte
Jardunaldi irekia, irristatzeko oinarrizko maila behar da. Jolasak eta trebetasun-probak egingo dira.
Eman izena basroller@gmail.com helbidean, abenduaren 19a baino lehen. (Bidali izena eta jaioteguna)
MAHAI-TENISA LEHIAKETA IREKIA (0)
Urtarrilak 7, larunbata
10:00-13:00
Urbi Kiroldegia
Adina: 8 - 14 urte
Mahai-tenis txapelketa irekia, Basauriko Mahai Tenis Klubaren laguntzarekin
Izena eman info@ctmbasauri.com helbidean abenduaren 19a baino lehen
GIMNASTIKA ERRITMIKOA ERAKUSKETA
Abenduak 23, ostirala
17:00-19:00
Urbi Kiroldegia
Basauri Kirolak-en dabiltzan gimnastika erritmiko taldeek erakutsiko dute ikasturtean egindako lana.
CLUB NATACIÓN BASAURI SARIA
Abenduak 24, larunbata
10:00 -12:00
Artunduaga Igerilekua
Basauri Igeriketa Taldeko barneko lehiaketa.
Informazio gehiago: clubnataciónbasauri@hotmail.es
ESKUBALOI TXAPELKETA
Abenduak 26, astelehena, eta 27, asteartea
9:00-14:00
Artunduaga Kiroldegia
Adina: 8-14 urte
Kategoriakako txapelketa, Basauri Eskubaloiko Base Klubak koordinatua. Informazio gehiago ebbasauri@gmail.com helbidean
SASKIBALOI TXAPELKETA
Abenduak 28, asteaskena, 29, osteguna
9:00-14:00
Urbi kiroldegia
Adina: 6-14 urte
Kategoriakako txapelketa, Basauriko Saskibaloi Klubak koordinatua.
Informazio gehiago: bskbasauri@gmail.com
PILOTA TXAPELKETA
Urtarrilak 3, asteartea, eta 4, asteazkena
9:00-14:00
Artunduaga kiroldegia
Adina: 6-14 urte
Kategoriakako txapelketa, Bidebietako Pelotazale Sozietateak koordinatua.
Informazio gehiago: bidebietapilotaeskola@gmail.com