ImagenNoticia

16/01/2023 12:01

2. IGERILEKUA IXTEA

todos2

AZALEKO ALBISTEAN EGUNERATUA

 

  1. IGERILEKUA IXTEA
  1. igerilekuko klimatizagailua berritzeko obrak direla eta, jakinarazten da 2023ko urtarrilaren 23tik aurrera (astelehena) 2. igerilekua itxi egingo dela 12 egunez, otsailaren 3ra arte (ostirala).
  2. igerilekua ixtea eskatzen duten lanak hasieran aurreikusitako eguna baino lehen amaituz gero, urtarrilaren 30etik aurrera (astelehena) Basauri Kirolak-ek webgune, twitter, Facebook eta Instagram bidez adieraziko luke; beraz, bertan begiratzea gomendatzen dugu.

Ixteko epea bukatutakoan, ur-jardueren klaseak berreskuratzeko neurriak zehaztuko ditugu.

ARTUNDUAGA KIROLDEGIKO APARKALEKUA IXTEA

Deskarga-lanak direla eta, urtarrilaren 19an (osteguna) Artunduaga kiroldegiko aparkalekua itxita egongo da lanak bukatu arte. Beraz, hesia itxita egongo da asteazkeneko 22:30etik aurreikusitako lanak bukatu arte. Bolatokien ondoko aparkalekua irekita egongo da.

 

Basauri Kirolak-en jakin badakigu obra horiek zer-nolako ondorioak izango dituzten erabiltzaileek instalazioez gozatzean, baina beharrezkoak dira instalazioko airearen kalitate-estandarrak bermatzeko.

Gogoan izan abonatuek Mugiment Kirol Txartela aplikazioa erabili ahal izango dutela atxikitako beste instalazioetara sartzeko.

Barkatu eragozpenak. Gure webgunean (www.basaurikirolak.eus) eta sare sozialetan informazioa ematen jarraituko dugu.

 

 



Atzera joan







basauri

Basauriko Udala ©2020