ImagenNoticia

30/01/2023 12:01

KirolTxartela Mugiment martxan jarraitzen du!

todos2

 

  • KirolTxartela Mugiment dohainik da erabiltzaile guztientzat. Internetera konexioa duen mugikor bat beharrezkoa da. KirolTxartela Mugiment

  • Zer da? KirolTxartela Mugiment "txartel birtual" bat da, non udalerrien kirol zerbitzuetako abonatuek, programari atxikitutako beste udalerri batzuen kirol instalazioetara joan ahal diren.

 

Txartel birtuala denez, KirolTxartela Mugiment APPa baino ez da instalatu behar, Google Play eta App Storen dago.

KIROLTXARTELA MUGIMENT:  https://youtu.be/V8Mi9TivjGU

 

  • "Txartel birtual" hau erabiltzeko pausuak:

    1. Mugikorrean KirolTxartela Mugiment instalatu.
    2. Erregistratu datu pertsonalak emanez, email helbidea eta NAN zenbakia, abonatua den instalazioaren izena adieraziz.
    3. Esandako erakundea balioztatu ondoren eta notifikazioa jaso ostean, KirolTxartela Mugiment erabil daiteke.
    4. Kirol instalaziora sartzean, “txartel birtuala” eta NAN erakutsi behar da.
    5. Instalazioaren langileak sarrera erregistratzen du, erabiltzailearen mugikorrean egiaztatze kodea sartuz eta sarrera emanez.

 

  • Gaur egun, KirolTxartela Mugiment 138 kirol instalaziotan erabil daiteke, kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne.



Atzera joan







basauri

Basauriko Udala ©2020