castellano  euskera   
logo

imagen de la noticiatodos2 01/06/2023 08:01
Aurten eman LIKE KIROLARI

HEMEN GAUDE 2023KO UDAKO KANPAINAREKIN!

Jarduera asko ditugu aurretik familiako kide guztientzat:

  • Ekainaren 10etik irailaren 10era KANPOKO IGERILEKUAK eta solariuma irekiko ditugu, udako egunak uretara txonbo eginez goza ditzazuen.
  • Ordutegia luzatuko dugu! 
    • ARTUNDUAGA KIROLDEGIKO ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostiralera: 07:00-22:00 (abuztuan 08:00etan irekiko da)

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00-21:00(irailean 20:00 arte)

                     ESTALI GABEKO IGERILEKUEN ORDUTEGIA:

Egunero: 10:30-21:00 (irailean 20:00 arte)

  • Sasoi ona dela eta, SEIHILEKO ABONUA erosiz gero, ez dituzu galduko uda igarotzeko aukera hau eta urteko hurrengo hilabeteak. Hori hartuta ekainaren 10etik abenduaren 31ra doan sartu ahal izango zara; gainera, lehentasuna eta deskontuak izango dituzu ikastaroetan, eta astebeteko lehentasuna instalazioak erreserbatzeko orduan. Zalantzarik gabe, izena ematea merezi du!

Igerilekuaz bakarrik gozatu nahi baduzu, UDAKO DENBORALDIKO IGERILEKU BONOA komeni zaizu, doan udako denboraldian, ekainaren 10etik irailaren 10era. Udan beltzaran egoteko aukera BAKARRA!

Basauri Kirolak webgunearen esteka honetan, abonu motei buruzko informazio gehiago duzu, eta zure beharretara gehien egokitzen dena aukera dezakezu. Web orriaren bidez ere abonatu zaitezke, hemen klik eginez.

  • Gainera, udako hilabete hauetan eskaintzen diren jardueretako batzuk egiteko aprobetxa dezakezu: igeriketa ikastaroak, aquagym, fitness, patinajea, Sellako jaitsiera piraguan edo kirol campusa.

 

EKAINAREN 10EAN, ARDUNDUAGA kiroldegiaren 30. urteurrena dela eta, igerileku estali gabeak irekitzearekin batera, adin guztientzako jarduera ugari izango dituzue:

  • MASTERCLASS Nahitaezko inskripzioa. Plaza mugatuak

  • Saio ludikoa (5 urtetik 12ra). Pabiloia. 11: 00-13: 00. Doakoa. Inskripziorik gabe.
  • Irristaketa dibertigarria: Ekarri patinak eta egin aurre pistan proposatuko dizkizugun erronkei.
  • Eskalada bertigorik gabe: boulderraren paretak erronka egingo dizu. Ibilbideak erori gabe egiteko gai izango zara?

 

  • Txapelketa azkarra 09:00-14:00. Doan. Nahitaezko inskripzioa. Plaza mugatuak.
  • PUZGARRIEKIN URETAKO JOLASAK.

Umeentzako dibertsioa! Ekainak 10 (larunbata) 17:00 - 19:00. Barruko 2. igerilekua.

  • 12 urtera arte. 8 urtetik beherakoak helduek lagunduta sartu ahal izango dira.
  • Basauri Kirolak-eko abonatuentzat doan.
  • Abonatu gabeko pertsonek sarrera ordaindu beharko dute.

 

-   2023KO UDAKO KIROL JARDUERAK

Esteka honetan 2023ko uda honetan etengabe mugitu zaitezen gure eskaintzako jarduera guztiak ikus ditzakezu.

Eta askoz gehiago!

  • NATURAKO JARDUERAK:

Ezin dituzu galdu gure instalazioetatik kanpo gozatzeko eskaintzen ditugun planak! Itzelak dira, horratio! Izena ematea irekita dago eta baietz ondo pasatu!

  • SELLAREN JAITSIERA. Ekainak 17, larunbata. Izen emateak: Bulegoetan 09:00-14:00 ordutegian, maiatzaren 31tik ekainaren 8ra.

IMDko abonatuen prezioa: 54 €
IMDko abonatu gabeko prezioa: 59 €

 

  • BIDE-IBILKETA - IRATI BIDE BERDEA (Usun-Liedena). Ekainak 24, larunbata. Izen emateak: maiatzaren 8tik ekainaren 16ra.

IMDko abonatuen prezioa: 15 €

IMDko abonatu gabeko prezioa: 18,75 €



Atzera joan