Aurten emen like kirolari! Bilatu zure kirol-jarduera negu honetarako.
2023-24 UDAZKENEKO PROGRAMA.
Uda eta oporraldia amaitu dira eta 2023-24 denboraldi berriari ekiteko prestatzen ari gara, kirola egiteko gogoekin.
Kirola erregulartasunez egiteak gure egunerokotasuna modu ezin hobean osatzen du. Bizimodu osasungarriagoa egiteko modu bat da, egungo arrisku batzuk saihestuz, hala nola sedentarismoa, bakardadea edo gehiegizko digitalizazioa.
BASAURI KIROLAKen kirol-eskaintzan mota guztietako kirol-jardueren programa zabala dago, pertsona eta adin guztientzat.
Kontsultatu zerbitzuen eta ikastaroen katalogoa, eta gustuko jarduera hori aurkitu ahal izango duzu, hobeto sentitzeko. Aurten eman like kirolari!
KIROL IKASTAROEN PROGRAMAK
BASAURI KIROLAKen ikastaroen programa oso zabala eta askotarikoa da.
Sakatu hemen eta ordutegiei, prezioei eta izena emateko datei buruzko informazio zehatzagoa eskuratuko duzu.
Adi izena emateko datei. Inskripzio berrietarako izen-emate datak irailaren 15ean hasiko dira abonatuentzat. Jarduera batzuetan, ekainean izena emandako pertsonek lehenago berritu dezakete.