ImagenNoticia

07/10/2024 12:01

UR JARDUERAK: UDAZKENA 2024

todos2

Ikastaroen deialdia

Aurreko denboraldietan bezala, Basauri Kirolak-ek 2024-25 denboraldiko uretako kirol eskaintza abiatuko du berriro. Bertan, urritik aurrera ikastaroen eskaintza zabala aurkituko duzu.

Programa horretan hauxe izango duzu: igeriketa ikasteko ikastaroak, txikientzako lehen harremanetako ikastaroak, eta aquagym eta aquabike ikastaroak. Beste ikastaro batzuk ere izango dira, hala nola, igeriketa master eta bizkarrezurreko ikastaroak, baita igeriketa bereziko programa ere.

Berrikuntza gisa, helduentzako mantentze ikastaroa berreskuratuko da denboraldi honetan.

Ondoren, ikastaroen egiturari buruzko informazioa ireki ahal izango duzu: izena emateko modua, egutegia eta ordutegi guztien zerrenda.

Gogoratu kasu batzuetan izen-emateak eta ikastaroen berritzeak uztailean hasten direla.

 

  • Internet bidez adin txikikoentzako zozketan izena ematea:

Horretarako, nahikoa da familiako kide heldu bat webgunean erabiltzaile gisa erregistratzea eta FAMILIA-UNITATEA aukera erabiltzea erregistratutako kidea adingabearekin aldatzeko eta erreserba egiteko.

Zozketa Jarduerak/beste jarduera batzuk menuan aurkituko duzu.

Kontsultatu hemen erregistro-jarraibideak.



Atzera joan







basauri

Basauriko Udala ©2020