"LURRA" KIROL IKASTAROEN PROGRAMA - UDAZKENA 2024-25
todos2
Eta udan pilak kargatu ondoren..... Mugi zaitez!
Badakizu kirola erregulartasunez egitea dela bizitza osasuntsuago baterako sendagairik onena; beraz, ez ahaztu jarduera fisikoaren errutina bat hartzea. Osasun fisiko eta mental ona lortzeko eta sedentarismotik, bakardadetik edo pantaila gehiegi egotetik urrun egoteko antolatutako kirol-jarduera baino hoberik ez dago.
Urbi eta Artunduaga kiroldegietan, Basauri Kirolak-ek gimnasioan edo tenis eta padeleko pistetan egiteko jarduera eskaintza zabala eskaintzen dizu. Ziur zure gustuetara egokitzen den kirol-jarduera bat aurkituko duzula.
BASAURI KIROLAKeko ARETO eta PISTETAKO ikastaroen programa oso zabala eta askotarikoa da.
INDOOR ZIKLOA, ESKALADA, GAP, GIMNASIA ZUZENTZAILEA, GIMNASIA HIPOPRESIBOA, GIMNASIA RITMIKOA, GLOBAL FITNESS, PATINAJEA, PILATES, POWER TONO, TENISA, PADEL, TAICHI, YOGA edo ZUMBA
Sakatu hemen eta ordutegiei, prezioei eta izena emateko datei buruzko informazio zehatzagoa eskuratu ahal izango duzu.
Erreparatu izena emateko datei. Izen-emate berriak irailaren 13an hasiko dira abonatuentzat. Jarduera batzuetan, ekainean izena emandako pertsonek lehenago berritu dezakete.
Informatu webgunean edo hurbildu kiroldegietara informazio gehiagorako.
Tenis edo Padel ikastaro batean izena eman behar duzun lehen aldia bada, maila-probatik pasa zaitez, begiraleek izena emateko aholkua eman diezazun.
Gogoratu, negu honetan, hobeto sentitzeko. MUGI ZAITEZ, MUGI!