castellano  euskera   
logo
 
ImagenNoticia
19/09/2024 09:01
KIROL JARDUEREN PROGRAMA: UDAZKENEKO 2024-25 PROGRAMA
todos2
UDAZKENEKO 2024-25 PROGRAMA

Mugi zaitez, Muévete!

Urte osoan jarduera fisikoa egin nahi duzu? Leku egokian begiratzen ari zara.

Basauri Kirolaken jarduera eskaintza zabala dugu eta hemen izango duzu horien guztien berri.

Igerilekuko uretako jarduerak interesatzen bazaizkizu, egin klik esteka honetan eta igerilekuan eskaintzen diren jarduerak izango dituzu eskuragarri.

Adinekoek interesa izan dezakete urtean zehar aktibo mantentzen dituen jarduera fisikoaren programan. Hemen ikus ditzakezu ordutegiak.

Agian erraketa-jarduerak dira gehien interesatzen zaizkizun jarduerak, edo agian gimnasia jarduerak edo beste diziplina batzuk dira zure gustukoenak? Hala bada, kontsultatu hemen ordutegiak.

Eta gainera, berri hauek ditugu.

5 urtetik gorako jarduerak ere baditugu.

Gainera, gogorarazten dizugu Fitness-muskulazio bi areto ditugula, urte osoan eskaintza iraunkorra dutenak. Gogoratu, Fitness Plus programaren bidez zuzendutako jarduerekin konbina ditzakezu! Gainera, eskola birtualen ordutegi zabala dugu ziklo indoorreko gelan. Honen guztiaren berri hemen eman dezakezu.

Informatu webgunean edo hurbildu kiroldegietara informazio gehiagorako.

Gogoratu, negu honetan, hobeto sentitzeko? MUGI ZAITEZ, MUÉVETE!



Atzera joan