ImagenNoticia

02/12/2022 12:01

OBRAK IGERILEKUETAKO KLIMATIZAZIOAN

todos2

Ohar garrantzitsua

EGUNERAKETA 4:  🔙👀Igerilekuko tenperatura berreskuratuta, 2. igerilekua irekiko dugu berriro gaurtik (otsailak 1),  15:00etatik aurrera.♨️

💦Uretako jarduerei buruzko ikastaroak bihar, osteguna, hasiko dira berriro.🏊‍♂️

 

 

EGUNERAKETA 3: 2. Igerilekua berriz ZABALIK egongo da ostegunean, otsailak 2, betiko ordutegian.

Ostegunetik aurrera, uretako ikastaroak emango dira.

Eskerrik asko ulertzeagatik.

 

 

EGUNERAKETA 2:  2. Igerilekua ZABALIK egongo da urtarrilaren 28an eta 29an, 09:00-14:00 eta 16:00-20:00 ordutegian. Asteburuko igeriketa ikastaroak emango dira.
30ean, astelehena, ITXITA egongo da berriz otsailaren 3ra arte.
Adi egon azken abisuei sare sozialetan adierazita.

 

EGUNERAKETA 1: urtarrilaren 23tik, 2. igerilekua itxita egongo da otsailaren 3ra arte.

 

2023ko lehen hiruhilekoan, Basauri Kirolak-ek 1. Igerilekuko klimatizagailua berritzeko lanak egingo ditu. 25 urtetik gorako ekipamendua berritu nahi dugu, airearen kalitateari buruzko osasun-araudia eraginkortasunez betetzen dela bermatzeko.

Jarduera horren ondorioz, 1. Igerilekua itxi egingo dugu, hiru hilabetez gutxi gorabehera, 2023ko urtarrilaren 9tik (astelehena), berritze-lanak amaitu arte. Horrez gain, 2. igerilekua itxi egingo da, urtarrilaren amaieran zehaztu beharreko 10 eguneko epean.

Erabiltzeko moduko igerileku-eremua murriztu egingo denez, Basauri Kirolak-ek jakinarazten du honako neurri hauek hartuko ditugula:

Igerilekuak irekitzeari dagokionez:

  • igerilekua 1. Igerilekuaren ohiko ordutegian irekiko da, hau da, astelehenetik ostiralera, 07:00-22:00 ordutegian, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 09:00-14:00 eta 16:00-20:00 ordutegian.
  • Irekitzeko ordutegi horretan, erabilera libreko 4 kale egongo dira gutxienez, eta 2 antolatutako jardueretarako (ikastaroak).
  • Epe horretan, ezingo da erabili Mugiment Kirol Txartela igerilekura sartzeko.

Ikastaroen eskaintzari dagokionez:

  • Urtarril-martxoko hiruhilekoan, ez dira emango urarekin lehen kontaktuak izateko ikastaroak (Txiki 0, Txiki 1, Txiki 2, Oinarrizko 3). Urritik abendura bitarteko ikastaroetako izen-emateak gordeko dira apirilean hasteko ikastaroetarako, salbu urtarril-martxoko hiruhileko ikastaroetan jarraitzen dutenentzat.
  • Urtarril-martxoko hiruhilekoan, ez dira emango astelehen eta asteazkeneko ikastaroak, eta astearte eta ostegunekoak hurrengo motetan: Haurrentzako Ikastaroak Hastapena 1 mailakoak eta Hobekuntza mailakoak, ez eta Haurren Mantentze mailakoak ere. Urritik abendura bitarteko ikastaroetako izen-emateek balioko dute apirilean hasten diren ikastaroetan jarraitzeko, salbu urtarril-martxoko hiruhileko ikastaroetan jarraitzen dutenentzat.
  • Urtarriletik martxora bitartean, astelehen/asteazkeneko eta astearte/osteguneko, haur ikastaroak, Oinarrizko 4, Oinarrizko 5 eta Hastapen 0 mailakoak, astean egun bakar batean emango dira.
  • Lehengo moduan jarraituko dute larunbat eta igandeetako haurren igeriketa ikasteko eta mantenimendu ikastaroek.

Behin jakinda noiz itxiko diren bi igerilekuak 10 egunez, lehenbailehen jakinaraziko dugu.  Gainera, adieraziko dugu galdutako klaseak berreskuratzeko modu egokia.

Basauri Kirolak-en jakin badakigu obra horiek zer-nolako ondorioak izango dituzten erabiltzaileen zerbitzuetan, baina beharrezkoak dira instalazioko airearen kalitate-estandarrak bermatzeko.

 

Azkenik, gogorarazi nahi diegu abonatuei Mugiment Kirol Txartela aplikazioa erabili ahal izango dutela atxikitako beste kiroldegietara sartzeko.

Barkatu eragozpenak. Gure webgunean (www.basaurikirolak.eus) eta sare sozialetan informazioa ematen jarraituko dugu.



Atzera joan





basauri

Basauriko Udala ©2020