castellano  euskera   
logo

Nahi izanez gero, OnLine abonatu zaitezke hurrengo estekak jarraituz:

Xedea:

Egizu zure ABONUA eta gozatu jada proposatzen dizkizugun abantaila guztiez.

Hartzaileak:

Basauri Kirolak-en jarduera fisikoa egiteko interesa duen edonor.

Baldintzak:

Fisikoki eginez gero:

  • Eskabidea behar bezala beteta.
  • Karnet tamainako argazki eguneratua.
  • Nortasun Agiri Nazionala, AIZ edo Pasaportearen fotokopia.
  • Kontu-zenbakia (22 zenbaki), kuota bankuan helbideratzeko edo, hala badagokio, kuota BBK-an ordaindu izanaren frogagiriaren 2 kopia. Kontuaren zenbakia: ES85 2095 0097 47 5060021454.

Telematikoki eginez gero: 

  • Izena emateko formularioa.
  • Fitxategia, karnet tamainako argazkiarekin, eguneratutatualizada.
  • Nortasun Agiri Nazionala duen artxiboa.

Dokumentazioa aurkezteko lekua:

Fisikoki eginez gero:

  • Artunduaga Polikiroldegian

Internet bidez eginez gero:

Oharrak:

Kasu bereziak

  • Banakako abonuetarako,% 20ko deskontua, Gazte-txartela aurkeztuta eta %5ekoa Basauriko txartela aurkeztuta. 
  • Banaka eta familia erroldatuko abonuetarako, baldin eta Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata baino gutxiago irabazten badute edo gizarte laguntzak jasotzen badituzte (Gizarteratzeko Gutxieneko Errenta edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak): Abonu kuotaren %60ko deskontuak eta, gainera, doakoa izan ahal izango da 3 hilabetean (epe hori luzatu ahal da), errehabilitazioan espezialista baten aginduz, guztiz beharrezkoa bada kirol instalazioak erabiltzea errehabilitatzen laguntzeko. Dena den, Kirolaren Udal Erakundeak berak baloratuko du premia hori.
  • Familia-abonuan sartu ahal izango dira 19 eta 26 urteko seme-alabak ere, baldin eta gurasoen etxean bizi eta ekonomikoki haien beharra badute.

    Abonuen baliozko epea:

    • Urteko abonua Familiarra zein banakakoa, Urtarrilaren 1etik Abenduraren 31ra balio du.
    • Sei hilekoa abonua Familiarra zein banakakoa, Ekainaren 14tik Abenduraren 31ra balio du.
    • Hiru hileko abonua Familiarra zein banakakoa, Urriaren 1etik abenduraren 31ra balio du.