Horrelakotzat hartzen da familiako buruaren izenean egindakoa, onuradunak, ezkontidea edo mutil-laguna / neska-laguna eta 19 urtetik beherangoko seme-alabak direla.
Abonu pertsonala
Banakako abonatuetarako %20ko deskontua Gazte Txartela aurkeztuta eta %5ekoa Basauriko txartela aurkeztuta.
Banaka eta familia erroldatutako abonuetarako, baldin eta Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata baino gutxiago irabazten badute edo gizarte laguntzak jasotzen badituzte (Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera, Bizitzeko Gutxieneko Errenta edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak): Abonu kuotaren %60ko deskontuak eta, gainera, doakoa izan ahal izango da 3 hilabetean (epe hori luzatu ahal da), errehabilitazioan espezialista baten aginduz, guztiz beharrezkoa bada kirol instalazioak erabiltzea errehabilitatzen laguntzeko. Dena den, Kirolaren Udal Erakundeak berak baloratuko du premia hori.
Familia-abonuan sartuko dira 19 eta 26 urteko seme-alabak ere, baldin eta gurasoen etxean bizi eta ekonomikoki haien beharra badute.
* Kasu bakoitzerako aurkeztu beharreko dokumentazioa kontsultatu.
Urteko abonatuak Familia zein banakakoak, Urtarrilaren 1etik Abenduaren 31ra arte balio du.
Sei hileko abonuak Familia zein banakakoak, Ekainaren 14tik Abenduaren 31ra arte balio du.
Hiru hileko abonuak Familia zein banakakoak, Urriaren 1etik Abenduaren 31ra arte balio du.