Abonua Online Egin
Abonatuaren eskubideak
- Instalazioetara doan sartzea.
- Instalazioak erreserbatzeko lehentasuna, erreserba hori 7 egun eta ordu erdi lehenago egin ahal izatea.
- KUE-k antolatutako ikastaro eta jardueren kuota murriztuak eta izena emateko lehentasuna.
- Atletismo pista eta kalistenia parkea doan erabiltzea.
- Alokairua %50 gutxitzea pilotalekuetan, padelean, tenisean eta pabiloietan, 7etatik 14etara astelehenetik ostiralera, eta 16etatik 20etara larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan.
- 18 urtetik beherakoek %50eko murrizketa izango dute instalazioen erreserbaren prezioan erreserbatu beharreko ordua baino bost minutu lehenago egiten denean.
- Urteko abonuak Mugiment Kirol Txartelerako sarbidea ematen du.
Baldintzak
- Abonatu izaera dute, horrela inskribatu eta abonatu-izaera txartelaren bidez egiaztatu, eta dagokion ordainagiria ordaindu duten pertsonek.
- Udal Kirol Instalazioetan baja eman nahi duen abonatuak asmo hori jakinarazi beharko dio Administrazioari; alta berria egingo da izena emateko epea irekita badago. Ordainagiri bat itzuliz gero berriro bidaliko da kobratzeko, ordaindu gabe utzi dituen abonatuari jakinarazi ondoren. Ordaintzen ez bada, abonatuari bajan emango zaio automatikoki.
- Sei hilabeteko abonuak 2. sei hilabeterako bakarrik egin ahal izango dira.
- Abonatuaren txartela pertsonala eta besterenezina izango da. Txartela titularra ez den pertsonak erabiliko balu, txartel hori erretiratu egingo da beste gabe. Horretarako, kontrol eta zaintzako langileek NAN-a erakusteko eska dezakete.
Egin klik hurrengo irudian edo sakatu AQUÍ GUÍA 2025bistaratzeko.
