Basauriko Udalak, 1986 urtean, Kirolaren Udal Erakundea deritzon Erakunde Autonomoa sortzea erabaki zuen, horren izaera interes publikokoa, soziala eta kirol izaerakoa da, horri nortasun juridiko propioa eman zitzaion, jarduteko gaitasun osoa, eta baita ere, autonomia finantzarioa eta funtzionala horren estatutuetan jasotzen diren helburu eta xedeei dagokienez.
Horren helburua Basauriko Udalaren kirol zerbitzuak gestionatzea eta administratzea da, eta hauek dira xede nagusienak:
- Kirola eta bere aldagai guztiak babestu, sustatu eta garatzea, bai eta kirola egitea bultzatzea, Basauri udalerriko gizarte-sektore guztiei zerbitzu tekniko eta instalazio egokiak eskainiz.
- Euren espezialitate ezberdinetan ofizialki aitortutako kirol guztietako erakusketa eta txapelketak egitea sustatzea, bai eta kirola, gorputz-hezkuntza eta kirol-hezkuntza guztiontzat hedatu eta zabaltzeko kanpainak egitea ere, Erakunde Autonomoaren aukerekin bateragarriak diren bitartean.
- Kirol instalazio eta guneak kudeatu eta zaintzea, bai eta udal titulartasuneko ekipamendu osagarriak kudeatu eta zaintzea ere.
- Erakunde ofizial eta erakunde pribatuen aurrean beharrezko kudeaketa guztiak egitea, udalerrian gorputz-jarduerak behar bezala finantzatzea ahalbidetuko duten baliabide ekonomikoak lortzeko.