
Basauriar hori:
Urte berria hastear daukagu, eta, horrenbestez, Basauri Kirolaken gida berria helarazten dizugu, non udal kirol-instalazioei eta eskainitako ikastaroei buruzko informazio osoa eta beste datu interesgarri batzuk jasotzen baitira.
«Kirola, energia bizia» da datorren denboraldirako leloa. Mezu horrekin, nabarmendu nahi izan dugu kirol-jarduera zein garrantzitsua den gorputzaren eta adimenaren osasunerako. Izan ere, kirolak energiaz betetzen gaitu, bizitza-ohitura osasuntsuen osagarri ezin hobea da, eta gizarte aktiboagoa, osasuntsuagoa eta ongizate-maila handiagoa duena bultzatzen du.
Seguru gaude gidan motibatuko zaituen eskaintzaren bat topatuko duzula: behar duzun bultzada emango dizun jardueraren bat, aktibatzeko eta kirol-energiaz betetzeko.
Aintzatespen horrek are gehiago motibatzen gaitu kirola sustatzeko gure politika indartzeko, lanean jarraitzeko eta, hala, gero eta hobeak izango diren kirolzerbitzuak eskaintzeko adore ematen digu.