Aste Santuko Campusetan izena-emateko epea dagoeneko zabalik: Multikirola Campusa euskaraz. Campusa hasi baino 15 egun lehenago eman ahalko da izena, Artunduaga Polikiroldegian. Aste Santuan ere, kirolaz gozatu!
4-11 urte bitarteko umeentzat dago zuzenduta. Jarduera eskaintza zabala izango dute bertan: jolasak, talde kirola, atletismoa, irristaketa, igeriketa, besteak beste. Ariketa fisikoa eta euskararen erabilera txikien artean uztartzea helburutzat duelarik.
Txanda 1
Apirilaren 6tik 8ra (astelehena, asteartea, asteazkena).
Txanda 2
Apirilaren 14tik 17ra (asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala).