Oharrak, Kexak Iradokizunak eta Galderak" orain izapidetzen hasi nahi baduzu, sakatu botoia Internet bidez izapidetzea
Xedea:
ZALANTZARIK baduzu, edo eskainitako zerbitzuetan IRREGULARTASUNIK antzeman baduzu, esaguzu: hura aztertu eta konpontzen saiatuko gara. ZURE IRITZIA BEHAR DUGU.
Dokumentazioa aurkezteko tokia:
Bertaratuta egiten bada:
  • Artunduagako polikiroldegia.

Internet bidez egiten bada:

  • “Internet bidez izapidetzea” botoia sakatuta.

ABONUAK

Dokumentazio hau aurkeztu behar duzu gure kiroldegietako harreran:

  • Eskabidea behar bezala beteta.
  • Familiako kide bakoitzaren karnet neurriko argazki

 eguneratua.

  • Titularraren NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
  • Zure kontu zenbakia  (22 digitu) kuota

 bankuan helbideratzeko, edo, bestela, edozein  kiroldegitan aurkeztu ahal duzu  kreditu-txartelarekin ordaindu izanaren ziurtagiria.

Aurretik inoiz izena eman baduzu, dagokizun kuota bakarrik ordaindu beharko duzu.

Arau orokor gisa, epe jakin baterako abonu bat egin edo berritu ondoren,  epe horretan zehar ezingo duzu baja eman; hala ere, egoera oso berezietarako,  bulegoarekin harremanetan jarri beharko duzu,  aurrez aurre edo telefonoz. Dena dela, hurrengo aldirako baja eman dezakezu, eta, hala, zure ordainketa ez da automatikoki berrituko; izapide hori ere aurrez aurre edo telefonoz egin dezakezu.

Abonu baten balio epearen barruan, soilik pasa daiteke indibiduala izatetik  familiarra izatera.

Hala ere, hurrengo aldirako edozein aldaketa tramita dezakegu zure abonu motan.

Kuota hobaridun bat izateko eskubidea ematen duten egoera hauetako batean zaudelako, eta, berritzeko, hobari hori izateko eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu:

- Gazte Txartela edo Basauriko Txartela izateagatik hobaria duten banakako abonuak.

  • Lanbide arteko gutxieneko soldatatik beherako diru-sarrerak dituzten edo gizarte-laguntzak (DSBE, BEI, GLL edo AENP) jasotzen dituzten erroldatutako abonuak
  • 19 urtetik gorako eta 26 urtetik beherako seme-alabak,  familia-abonuan sartuta daudenak, etxe berean bizi  direnak eta ekonomikoki familia unitatearen mende daudenak.

Abonu-kanpaina bakoitzean adierazitako inskripzio-epeetan eman dezakezu alta edo berritu; eta abonatu izateak eskaintzen dizkizun eskubideak eskuratu ahal  izango dituzu abonu-taren araberako balio denboran. Gogoan izan dokumentazioa aurkezten duzunetik 2 eta 5 egun arteko epea behar dugula zure alta edo berritzea tramitatzeko, daukagun abonu-opuruaren arabera.  Abonoa izapidetu bitartean,  oraindik ez zara abonatua izango , eta ezingo dituzu zure abonuak eskaintzen dizkizun eskubideak erabili.

  • Instalazioetara doan sartzea.
  • Instalazioak erreserbatzeko lehentasuna, erreserba hori 7 egun eta ordu erdi lehenago egin ahal izatea.
  • KUE-k antolatutako ikastaro eta jardueren kuota murriztuak eta izena emateko lehentasuna.
  • Atletismo pista eta kalistenia parkea doan erabiltzailea.
  • Alokairua %50 gutxitzea pilotalekuan, padelean, tenisean eta pabiloietan, 7etatik 14etara astelehenetik ostiralera, eta 16etatik 20etara larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan.
  • 18 urtetik beherakoek %50eko murrizketa izango dute instalazioen erreserbaren prezioan erreserbatu beharreko ordua baino bost minutu lehenago egiten denean.
  • Urteko abonuak Mugiment Kirol Txartelerako sarbidea ematen du.

Oro har, 18 urtera arte egon ahal dira familia-abonuan; hala ere, 19 urtetik aurrera eta 26 urtera  arte familia-abonuan egon ahal dira, baldin eta etxe berean bizi badira eta ekonomikoki familia-unitatearen mende badaude.

IKASTAROAK

Jarduera bakoitzak izena emateko eta berritzeko egutegi propioa du, kirol-kanpainak hasi aurretik webgunean eta instalazioetan argitaratzen dena.

Ordainketa helbideratua duen baja bat kudeatu nahi baduzu, aurreko hilaren 15etik 25era jakinarazi beharko duzu, edo eskura ordainduz gero, automatikoki egingo da, ez berritzean.

Bai. Monitoreari jakinarazi beharko dio, aldaketa ebalua dezan. Onartu ondoren, kiroldegietako harreran edo 94 466 63 83 telefonora deituta inskripzioa eguneratu ahal izango duzu.

ERRESERBAK

Webguneko Erreserbak Saioa soltearen erreserba edo gure edozein kiroldegitan, autozerbitzuko makinetan edo leihatilan.


Bai, webgune beretik 48 orduko aurrerapenarekin.

basauri

Basauriko Udala ©2020