ImagenNoticia

29/09/2026 03:01

2026-2027 PROGRAMAZIOKO BERRITASUNAK

todos2

Ikastaro berriak, aldaketak eta baliogabetzeak

Denboraldiari hasiera emateko, ikastaro-eskaintzan hainbat berrikuntza dauzkagu, jarduera berriak gehituz eta talde batzuetan aldaketa txikiak eginez.

Alde batetik, bi ikastaro berri eskainiko dira:

  • FitCircuit: astearte eta ostegunetan, 20:15etik 20:45era.
  • Aquagym: astelehen eta asteazkenetan, 20:30etik 21:10era.

Horretaz gain, bi tenis ikastaroen ordutegiak aldatu dira:

  • Tenis Heldu Hastapena: lehen 20:00etatik 21:00etara zen, eta orain 19:00etatik 20:00etara izango da.
  • Tenis Heldu Aurreratua: lehen 19:00etatik 20:00etara zen, eta orain 20:00etatik 21:00etara izango da.

Bestalde, izen-ematerik egon ez denez, honako ikastaro hauek bertan behera geratu dira:

  • Igeriketa Masterra: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 20:30etik 21:30era.
  • Txiki 2: larunbatetan, 11:30etik 12:00etara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure webgunea eta sare sozialak edo hurbildu kiroldegietara zure zalantzak argitzeko. Ez galdu aukera, oraindik garaiz zaude izena emateko!



Atzera joan





basauri

Basauriko Udala ©2020